Estraperloko tabakoa eta irina<p>Tabernatik inspektoreak pasatzen zitzaizkien eta estraperloko tabakoa ezkutuan izaten zuten. Honen inguruko pasadizo bat kontatzen du. Irina Azpeitiko errotatik eraman, etxean ogia egin eta estraperloan saltzen zuen amak. Errazionamenduko ogia beltza izaten zen eta patataren ordez boniatoa izaten zen. Gaurko tabako berdinak izaten ziren orduan ere.</p>