Estraperloko gasolina eta olioa, zuhatzetan gordetaBaserritik bizi ziren eta garia eta sagardoa egiten zituzten, besteak beste. Dolarea bazuten etxean eta sagardoa nola egiten zuten azaltzen du. Gasolina eta olioa estraperloan izaten ziren eta kamioietan herrira ekarri eta zuhaitzetan ezkutatzen zituzten; gauez izaten zen estraperloa, ezkutukoa. Etxeko jakiak herriko agintariek agindutako tokira eraman behar izaten zituzten eta ordainetan diru apur bat ematen zieten.