Pako Eizagirre Irure

Aizarna auzoa; Zestoa (Gipuzkoa) (1946)

Biografia

1946an jaio zen Aizarnan, Zestoan. Ama Irure baserrikoa zuen, eta aita Zestoako Akua auzokoa. Hamalau senidetan 12.a da Pako. 9 urterekin Maristetara joan zen ikastera. Baserritik 9 kilometrotara zegoen herria, eta herriko taberna batean egiten zuen lo astean zehar. Hamar urterekin Oñatiko agustindarretara bidali zuten ikastera, baina bi zatitan egin zituen ikasketak, hezurretako tuberkulosia izan baitzuen tartean. Ikasketak gaztelaniaz baziren ere, harremana euskaraz izaten zen, eta bertan piztu zitzaion euskararen kontzientzia. 1967an Gasteizera joan zen Teologia ikastera, beste hainbat apaizgairekin bateraeta Eusebio Osa apaiza gidari zutela. Euskara irakasten hasi zen Gasteizen, eta bide batez, euskara irakasteko metodologia lantzen. Legebiltzarrean euskara eskolak eman zituen, baita gau-eskolak ere. Araotzen (Oñati) barnetegi bat egiteagatik atxilotu egin zuen Goardia Zibilak. Gasteizko AEKren sorreran egon zen, baita Olabide Ikastolaren sorreran laguntzen ere. Eskola pribatuan irakasle lanetan jardun zuen zazpi urtez, maisu-maistrei euskara ikastaro trinkoak emanez. 1982an oposaketak atera, eta IRALEn hasi zen maisu-maistrak euskalduntzen, bertan jubilatu zen arte.

Zintak

KodeaDataProiektua
ZES-051 2019 Gasteizko Euskararen Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aizarna auzoko Irure baserrian Bideoaren ikonoa
2 Etxean dena euskaraz Bideoaren ikonoa
3 Irakurtzen eta idazten baserrian ikasi zuen Bideoaren ikonoa
4 Muskerraren istorioa Bideoaren ikonoa
5 Trumoien aurkako erremedioa: otoitza Bideoaren ikonoa
6 Katonaren bidez idazten ikasi zuen Bideoaren ikonoa
7 Baserritarra izanagatik ezjakin konplexua Bideoaren ikonoa
8 Aizarnatik Oñatira Bideoaren ikonoa
9 Oñatin eskola gaztelaniaz, baina giro euskalduna Bideoaren ikonoa
10 "Permiso para el excusado" Bideoaren ikonoa
11 Oñatitik Gasteiza Bideoaren ikonoa
12 Batikano II Bideoaren ikonoa
13 68ko Maitzaren oihartzuna Bideoaren ikonoa
14 Gasteizko giro euskaltzalean eta erlijiosoan murgilduta Bideoaren ikonoa
15 Euskarazko mezatik euskalgintzara Bideoaren ikonoa
16 Gasteizen topatutako aurrekariak Bideoaren ikonoa
17 Eusebio Osaren ibilbidea Bideoaren ikonoa
18 Eusebio Osa hamaika arlotan murgildurik Bideoaren ikonoa
19 Araozgo barnetegia Bideoaren ikonoa
20 Araozgo barnetegian atxilotu zutenekoa I Bideoaren ikonoa
21 Araozgo barnetegian atxilotu zutenekoa II Bideoaren ikonoa
22 Burgosko prozesua Bideoaren ikonoa
23 Euskara Batuaren gatazketatik urrun Bideoaren ikonoa
24 1976ko Martxoak 3ko sarraskia Bideoaren ikonoa
25 Juan Bautista Gamiz taldea eta ikasleak Bideoaren ikonoa
26 Nor zen Juan Bautista Gamiz? Bideoaren ikonoa
27 Juan Bautista Gamiz taldetik sortu zen AEK Bideoaren ikonoa
28 Araban ahalegin handia egin da euskararen alde Bideoaren ikonoa
29 Gasteizen ez zegoen euskararik ia Bideoaren ikonoa
30 Gasteizen euskaraz bizi al daiteke? Bideoaren ikonoa
31 Beste ama hizkuntzak baloratu behar dira Bideoaren ikonoa
32 Gasteizko aisialdian euskarazko aukera gehiago Bideoaren ikonoa
33 Zer da euskara zuretzat? Bideoaren ikonoa
34 'Aittu' Ipuinen webgunea Bideoaren ikonoa
35 Eskolan ahozkotasuna bultzatu behar Bideoaren ikonoa
36 IRALEn ahozkotasuna lantzen Bideoaren ikonoa
37 Irakurketa antzezturako aholkuak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia