"Zahartzaroa gauza tristea da" Bittor ez zen hil azken arnasa bota zuen egunean. Gontzal ohe ondoan zegoen gau hartan. Entzumena ei da azken galtzen den zentzumena. Bittor zaintzen eta idazten igaro zuen gau guztia. Bittor oso triste zegoen azken lau urteetan. "Zahartzaroa gauza tristea da" esaten zuen. Lagunak izandakoak ere gutxi joaten zitzaizkion bisitatzen. Bere baserria botatzea izugarrizko kolpea izan zen. Pisuan eta erresidentzian sartu zenean bizitzeko gogoa galdu zuen. Jendea lehenago hil behar zela esaten zuen, zahartzaroak ez duela merezi. Pena ematen zion horrela ikusteak.

"Zahartzaroa gauza tristea da"
Gontzal Mendibil
- ahotsak.eus