Gauzen barru-barruraino sartzen zen pentsalaria "Esnearen bitsa azaltzen dabil jendea, zuztarretara joan barik". Intituiboa bai, baina gauzak bizi izan zituelako txiki-txikitatik. Barru-barruraino joaten zen. Bitoriano Gandiaga poetarekin konparatzen du. Pentsalari eta filosofo legez meritu handiko gizona zen. Asko daukagu hark zabaldutako bidean aztertzeko. Esaten zuen: "gezur-metak sortu dira hemen eta jainkoak sortu dira; 'hau da nik sortu dudana', baina konturatu arren gezurra dela, hori botatzea...". Oso gizon zabala zen, era guztietako jendearekin biltzen zen.

Gauzen barru-barruraino sartzen zen pentsalaria
Gontzal Mendibil
- ahotsak.eus