Ardi gasna egitea moda zaharrean 1950 hamarkadan Aitarekin ikasirik, ardi gasna egiten zuten bortuan moda zaharrean : esnea behin bakarrik beroaraziz eta gasna erraraziz gaxura ateratzeko. Neguan aldiz, esnea saltzen zuten Garruzeko esnetegiari. Hau zerratu zen 1956ean, ondorioz esnea Donapaleuko esnetegira eramen behar zuten « Roquefort » gasna egiteko. 1938an hezurreria deitu eritasunak makur frango egin zuen artaldeetan, orduko hezurreria oraiko agalaxiaren antzekoa zen.

Ardi gasna egitea moda zaharrean 1950 hamarkadan
Jean-Baptiste Barberarena
- ahotsak.eus