Oikiako eskolan irakasleOikian bi eskola zeuden: batetik ikastola, arazo ekonomiko handiekin; eta bestetik eskola publikoa, ikasle gutxirekin baina baliabide gehiagorekin. Beste herri txiki batzuetan egin zen bezala, ikastolako haurrak publikora pasa ziren. Horretarako, ikasketak euskaraz ematea ipini zen baldintza moduan. Momentu horretan Feli irakasle-ikasketak bukatzear zegoen eta Oikiatik lanerako deitu zioten. Eskola txikien zailtasunak. 25 urtez egon zen Oikian.