"Bihurriren" bihurrikeriaUmetan bihurrikeria ugari egindakoa da Florentino. Behin gertatutakoa kontatzen du: suarekin jolasean zebilela, lastoari su eman zion jolasteko eta konturatu gabe metak ere su hartu zuen. Ozta-ozta lortu zuten baserria sugarretatik salbatzea. Florentino, eragin zuenaz jabetu zenean, arto artean gorde zen. Ama oso haserre zegoen, baina amonak babestu zuen Florentino.