Kontxako estropadetako giroa eta garraiobideakLehen Kontxako estropadak zirenean, giro izugarria egoten zen. Egun hartarako autobus- eta tren-zerbitzu bereziak jartzen zituzten. Hain ziren zaharrak autobus batzuk, Joxek aterkia irekita joan behar izan baitzuen behin autobus barruan.