Ura putzuzuloetatik marmitetan eramaten zuten etxeraNagusitu arte ez zuten argindarrik izan etxean. Harri batzuekin sua egiten zuten edo kandelak erabili edo petroleoarekin bestela. Ura ere berandu ekarri zuten etxeraino. Esne-marmitak betetzen zituzten urez putzuzuloetatik eta horrela konpontzen ziren. Auzoaren izena Urteta da, edozein lekutan putzuzuloak zeuden eta.