Zarauzko azkenengo balearen istorioa Balea arpoiaz jotzen zuenarentzat izaten zen eta azken bale hura Hilarioren aitonak, zarauztarra izatez, jo zuen. Marinel taldean getariarrak ere bazeuden eta, Zarauzko portura ekarri ordez, Getariara eraman zuten. Bale hura getariarrarena ala zarauztarrena zen eztabaida piztu zen. Zarauzko bikarioak azken epaiketan balea zarauztarrena zela erabaki zuenerako, balea ustelduta zegoen.

Zarauzko azkenengo balearen istorioa
Hilario Epelde Lizaso
- ahotsak.eus