Zarautzen tomate asko jaten zen, baina ez entsaladan Gutxika-gutxika, beste janari batzuk ere agertu ziren: legatza saltsan, arroza, izozkiak... Dena sofistikatzen joan da. Lehen letxuga jaten zen Zarautzen, baina tomatea kastellanoek ekarri zuten. 1956an Zalameako langile ugari etorri ziren Getariako bidea egitera. Zarauzko kale asko ere orduan egin zituzten. Horrelako lanak egitera kanpotarrak etorri ziren, eta beraiek ekarri zuten tomatea jateko ohitura. Ordura arte tomatea eginda jaten zen, baina ez entsaladan. Hasieran, gainera, azukrearekin jaten zuten.

Zarautzen tomate asko jaten zen, baina ez entsaladan
Pio Illarramendi Arizaga
- ahotsak.eus