Txakolindegi eta sagardotegietako giroa eta ohiturak<p>Zarautzen bertan tabernetan baino gehiago txakolindegietan edaten zen. Txakolindegi asko zeuden Zarautzen orduan. Sagardoarekin ere berdin izaten zen. Kuadrillan joan arren, batek atera eta besteei pasatzen zien. Sagardotegi eta txakolindegi inguruetan arrain usain ederra egoten zen.</p>