Arraina iritsi bezain laster kalean salgai <p>Berdura plazan baserritarrak egoten ziren, baina bazeuden bi harategi eta arrandegia ere. Orduan kalean saltzen zuten arraina. "Expresa" deitzen zioten arraina saltzen zuen emakumeari. Baldekada arraina ekartzen zuen buruan Getariatik. Santa Barbara egunean txerri feria egiten zen eta bisigu ederrak ekartzen zituzten. Baporeak Gran Sol-era joaten ziren egunero bisigutara.</p>

Arraina iritsi bezain laster kalean salgai
Jose Ezenarro Roteta
- ahotsak.eus