Zarauzko sagardotegiak eta txakolindegiak
Sagardotegi asko zegoen Zarautzen: Royalti azpikoa, Zabaleginekoa, Mirandanekoa, Zaharren egoitza atzean, Xaxolanekoa, Manuel Marinekoa eta Sanpelayokoa. Sagardo asko edaten zen. Etxean eskatzetan ere izaten zen. Sagardotegiak bakoitzak bere dolarea izaten zuen. Sardinak izaten zituzten, eta norberak bat hartu eta beste bat jarri parrillan. Bakoitzak bere kontua eramaten zuen, sardinena eta basokadena, eta amaieran dena ordaindu. Motza izaten zen, pare bat hileko kontua. Txakolindegiak ere bazeuden, eta antzera izaten zen, baina gutxiago izaten ziren.