Pedro Joxe Eizagirre Artetxe Salbide

Zarautz (Gipuzkoa) (1907-1995)

Biografia

Bere aitonak Salbiden zeukan terrenoan baserria eraiki zuen 1885ean, Salbide baserria, eta hantxe bizi izan zen Pedro. Hiru hilabetez joan zen eskolara, "Mixerikordira", baina Pedrok nahiago zuen etxekoen artean egon. Eta hala ikasi zuen bere lanbidea: baserria. Hasierako urteetan, esnea eta haragia ziren baserriak ematen zituen produktu nagusiak. Gero, baratze lantzen hasi ziren. Barazkiak plazan saltzeaz gain, herriko hoteletan ere banatzen zituzten. Plazara bere emazte itziartarra joaten zen, Francisca Martija Osa. Sei seme-alaba izan zituzten: 3 mutil eta 3 neska. Pedro hiztuna zen oso, eta bertsozalea ere bai: zientoka bertso zekizkien buruz. Aizkora eta sega zituen oso gustuko. Azken horretan oso ongi aritzen omen zen. Korrika ibiltzea ere gustatzen zitzaion, eta apustulariei laguntzen ibiltzen zen. 1995. urtean hil zen arte, Pedrok Salbideko baserrian pasa zuen bizitza osoa. "Zarauzko aitona-amonen hizkera" bekarako egin zitzaion elkarrizketa 1987an. urtean.

Zintak

KodeaDataProiektua
ZAR-115 1987 Zarauztar aitona-amonen hizkera

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Zarauzko garai bateko tailerrak eta fabrikak Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
2 Jesuiten "matematikak" Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
3 Zarauzko tailerrak Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
4 Herriaren merkataritza- eta aisialdi-antolaketa Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
5 Ospakizun ugari Zarautzen Audioaren ikonoa
6 Erlijioa lehen Audioaren ikonoa
7 Mojari buruzko anekdota Audioaren ikonoa
8 Umetako lanaren ordutegia Audioaren ikonoa
9 Aitonaren heriotza Audioaren ikonoa
10 Anaiaren soldadutza Audioaren ikonoa
11 Soldadutzan hilabete gutxiago Audioaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia