Enkarna Elosegi Benito

Zarautz (Gipuzkoa) (1922)

Biografia

Beasainen jaio zen zazpi senideren artean lehenengo. Ama Debakoa zuen eta aita Amezketakoa, Fernando amezketarraren ahaidea. Aitak CAFen egiten zuen lan, baina 1931ko krisia iritsi zenean, Zarautzera joan behar izan zuen lanera. Familia osoa berekin eraman zuen. "Las chicas de la purpurina" deitzen zieten familiako ahizpei, aitaren lanari erreferentzia eginez. Herriko eskolan ikasi zuen, baina Errepublikako giroan erlijioa tratatzen zen modua ikusita, mojetara eraman zuten ikastera. Gerora, eskola partikularrak jasotzera bidali zuten, eta han ikasi zuen gehien Enkarnak. Kooperatiban errazionamenduko jeneroa kudeatzen egin zuen lan dozena bat urtean, baita ezkondu ostean ere. Egun batean, hala ere, lana uztea erabaki, eta kolpetik dedikatu zen seme-alaba eta etxeko lanetara. Emakume argia, bere familiaren jatorria ondo ezagutzen du, eta gogoan ditu errepublikan eta gerra zibilean gertatutakoak. Beasaindik etorri zirenetik, Zarautzen eman izan du bizi guztia eta sei seme-alaba izan ditu.

Zintak

KodeaDataProiektua
ZAR-156 2011 Euskal Herriko Ahotsak
ZAR-157 2011 Euskal Herriko Ahotsak
ZAR-158 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Errepublika atera zeneko oroitzapenak Bideoaren ikonoa
2 'Pernando amezketarra'ren ondorengoak Bideoaren ikonoa
3 Gerrako besarkadak Bideoaren ikonoa
4 Ezkutatu beharreko armairuak eta sableak Bideoaren ikonoa
5 Aita CAFetik purpurina-fabrikara Bideoaren ikonoa
6 Purpurina-fabrikako lana Bideoaren ikonoa
7 Eskola batean eta bestean ikasia Bideoaren ikonoa
8 Tropak etxean janari eske Bideoaren ikonoa
9 "Toma, guapa, para que te acuerdes de mí" Bideoaren ikonoa
10 Gerraosteko beldurrak eta gosea Bideoaren ikonoa
11 Errazionamendu garaian lanean, kanpoan eta etxean Bideoaren ikonoa
12 Errazionamendu garaiko komeriak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia