Sagardoa eta txakolina etxean egiten Sagardoa eta txakolina etxean egiten zuten, horretarako makina eduki zuten eta. Barrikak eta botilak txabola batean gordetzen zituzten. Egunero edateko egiten zuten bai sagardoa eta bai txakolina; ardoa, ostera, jai egunetan. Ardoa etxerik etxe saltzen ibiltzen zirenean erosten zieten.