Basora pago eta ira bilaLabea pagoarekin berotzen zuten. Urte guztian egurra edukitzeko, basora joaten ziren pagoak inausten. Idiak uztartu eta gurdiarekin abiatzen ziren basoko-beharrok egitera. Irak ere horrelaxe batzen zituzten, San Migel inguruan. Baso gehienak jabedunak izan ohi ziren orduan.