"San Juan, San Juan, arrautza bi kolkuen"San Juan bezperan afari-merienda egiten dute eta gero San Juan sua. "San Juan, San Juan, arrautza bi kolkuen..." kantatzen dute suaren inguruan. San Juan egunean txorta bat ("sorbie") egiten zuten, elizan bedeinkatu eta hurrengo urtean erretzeko uzten zuten. Ateetan lizar erramak jartzen zituzten.