Azpilikuetan egiten zituzten guardiakSoldadutzan, Errenteriatik Elizondora eraman zuten. Han, Azpilikuetan guardia egin behar izaten zuten, kontrabandista asko baitzebilen handik; baina beraiek ez zuten arreta handirik jartzen guardia egitean. Kontrabandoan gauza ugari pasatzen ziren, eta Felix bera kontrabandoa egiten hasi zen.