1939-1945ko gerla : harremanak presoekin eta soldadoekin Etxe guzietan, baziren preso zaudenak, haurrek idazten zieten. Zerbait berezi erran beharrean, euskara erabiltzen zen baina Joanaren osabak abisatu zituen gutunak zentsuratuak zirela. Beraz abilki jokatu ziren : osabak deszifratu zezazkeen letra batzu han hemenka idazten zizkioten, euskarazko mezua berrosatu zezan. Ororen buru, berriak beti ukaiten zituzten . Familiek eta herriak janaria igortzen zieten, hortarako bestak antolatzen ziren.

1939-1945ko gerla : harremanak presoekin eta soldadoekin
Joana Davant
- ahotsak.eus