Elizan sartzea Joanaren amak, zortzi haur ukanik, egiten zuen zeremonia hori. Oroitzen da behin, hotz handia egiten zuenbatez, Bidart erretorak ama eliza zolatik barnera sarrarazi zuela. Gizon biziki humanoa zela adierazteko, beste adibide bat emaiten digu Joanak : igande goiz batez, haurrak mezara barurik jinik eta eguraldia arrunt txarra izanki, erretorak gelariari manatu zion haurrei gosaria emateko.

Elizan sartzea
Joana Davant
- ahotsak.eus