-sa, atzizki femeninoari buruz Zuberoan eta Nafarroa Beherean -sa atzizkia erabiltzen da: artzainsa, sekretarisa, ostaliersa... Emakundek Euskaltzaindiari galdetu zion horren erabileraz eta honek erantzun ez zela erabili behar, betidanik erabiltzen zen lekuetan salbu. Iparraldean anarkia hutsa omen dago, bakoitza bere gisa omen dabil.