Taxiak egon baino lehenago zaldia erabiltzen zen Mirenen senarra taxi gidaria izan zen. Euren gazte sasoian oso taxi gutxi zegoen, hiru edo. Senarrak aitaren lekua hartu zuen. Orduan, taxiak gutxi erabiltzen ziren: emakumeak ospitalera umea egitera eramateko, kanpotarrak Zestoara eramateko... Taxiak egon baino lehenago, zaldia erabiltzen zuen Mirenen aitaginarrebak jendea eramateko.

Taxiak egon baino lehenago zaldia erabiltzen zen
Miren Sasieta Aierbe
- ahotsak.eus