Lehen jornalarekin abrigo gorria egin zuen<p>Hotel Urolan irabazitako lehenengo jornalarekin abrigo gorri bat egin zuen Mirenek. Zumarragako jostun batek josi zion. Garai hartan denda gutxi zeuden. Arropa ere gutxi edukitzen zuten eta gehienak etxean josten zituzten. Urretxun ile-apaindegia zegoen, Josefinarena. Permanentea egiten zuten orduan eta ile motza eramaten zuten.</p>