Eskola utzi eta Hotel Urolan neskameHamahiru bat urte zituela utzi zuen eskola eta baserrian laguntzeari ekin zion. Hala ere, hilabete biz ibili zen Urretxuko mojetan pixka bat gehiago ikasten. Sor Balentina zen euren maistra. Hamasei urte zituela Hotel Urolan hasi zen neskame. Oso gustura egon zen bertan eman zituen zazpi urteetan.