Antzuolara, irin bila Mutikotan, irina ekartzen zuen estraperloan Antzuolatik. 10-15 kiloko arto- edo gari-zakuarekin joaten zen errotara. Behin, Antzuolatik bueltan zetorrela, auzoko neska bat eta bera arrapatu zituen guardia zibilak Deskargan. Orduan, Guardia Zibila Marianoren etxera joan zen: amak guardia zibilekin izandako elkarrizketa gogoratzen du. Etxean ehotzeko makina txiki bat ekarri zuen aitak, baina ez zuen irin ona egiten; errotakoa hobea izaten zen.

Antzuolara, irin bila
Mariano Izagirre Lakunza
- ahotsak.eus