Baserritik basora edo kalera<p>Herrian, esnea saltzen zuten. Pilarika egunean, anaiak garotara joaten ziren. Eta Seberianak<em> La Voz de España</em> egunkaria ekartzen zien kaletik, mendira eraman zezaten. Esnea saltzeko, Seberiana bakarrik moldatzen zen; arrautzak Zumarragara eramateaz, ordea, ama. Esnea herrira jaisteko, bi asta-zestoz baliatzen zen Seberiana.</p>