Idiak eta basolana <p>Idiak izaten zituzten baserrian, eta haiekin egiten zituzten labrantza lanak. Etxean lanik ez zegoenean, idiekin basora joaten ziren egurra ateratzera. Auzoko dozenerdi baserritako lau-bost idi-pare joaten ziren egurra ateratzera, basoaren tamainaren arabera. Etxeko basoak nahiz besterenak, jornalean, ateratzen aritzen ziren. Basolanerako idiak zituzten auzoko baserriak: Mendizabal, Zabaleta, Iturbe, Agerre, Begibakar, Ipi&ntilde;arrieta, Kutxitxeo...</p>

Idiak eta basolana
Euxebio Betegi Aiastui
, Joxe Leunda Agirre - ahotsak.eus