Lakaria eta gaitzerua, neurri-ontziak<p>Pisu formalik ez zen etxean, eta lakaria erabiltzen zuten neurgailu gisa babarrunentzako eta. Bazen neurtzeko beste ontzi bat, gaitzerua, baina ez du haren berririk. Etxean horrelako gauza gutxi zuten, kanpotik etorri baitziren eta etxea hutsa aurkitu baitzuten. Sagar-neurgailua ere bazen: "hektolitua" (sic). Txapazko ontzi handi bat zen.</p>