Behi mozkorra Dolarea zuen baserriak. Sagarra jo eta dolarean ahal zuten dena estututakoan, azken pasada behi baten laguntzaz egiten zuten. Pertikari lotu eta hark ematen zizkion azken estutuak. Behin, ontzitik sagardo edanaldia egin zuen behiak eta mozkor galanta harrapatu zuen.