Lurra lantzen kirrimarroa, goldea eta area erabiliz Laian ez du sekula egin, eta ikusi ere ez egiten. Kirrimarroa pasatzen zitzaion lehendabizi lurrari belarrak-eta kentzeko. Gero goldatu. Malkarretan zotalei eutsi egin behar izaten zieten behera ez erortzeko. Gero, harria pasatu eta zokorrak jo. Arto eta baba asko hartzen zuten.

Lurra lantzen kirrimarroa, goldea eta area erabiliz
Kontxita Setien Ezeiza
- ahotsak.eus