Upel motak
<p>Upelak tamaina diferentetakoak izaten dira. Beraien handienak 3.000 litro hartzen zituen. Badira 600ekoak ere. Zur klase ezberdinak erabiltzen dira upeletan. Hiru mila litrokoak oso sagardo ona ateratzen zuen. 1.500ekoa gerezi-zurez egina zen eta sagardo gorrixka ateratzen zuen. Seboz estali behar zaizkie zirrikituak.</p>