Oso gazterik hasi zen sagardoa edaten <p>Errege-sagarrak apartatzen ibiltzen zen dolarean, ez zitzaiolako aitari sagardotarako gustatzen. Pitarra edaten zuten umeek eta sagardoa aitak. Denek hari begira inbidiatan. Berak gaztetatik edan izan du sagardoa. Inoiz zipotza (txotxa) atera eta zuzenean edaten zuten. Behin ere ez dio kalterik egin sagardoak.</p>