Hormigoizko dolarea etxean
Sagardoa bizi guztian egin izan du Praxkuk. Bera jaio zenean, hormigoizko dolarea egin zuten etxean. Baserrian maizter zirenez, errenta ordaindu behar izaten zuten; sagarrak ematen zizkioten nagusiari. Etxeko dolarean, baserritarrek beraien sagarrak ekartzen zituzten, sagardoa egiteko. Garai hartan, baserri gehienetan bazen dolarea.