Errazionamenduko ogia txakurrak ere ez zuen jatenErrazionamenduko ogia bola gogor bat zen, gurpila bezala joaten zena. Txakurrak ere ez zuen jaten. Baserrietan taloa egiten zen asko. Garia ere ereiten zuten baina aspaldi utzi zitzaion. Artoa asko, bai orduan eta bai gerora.