Bretxako postuan fruta saltzeko egin beharrekoak<p>Ezkondu eta berehala, postua jarri zuen Bretxako plazan koinatu-koinatarekin batera. Jeneroa karroarekin ekartzen zuten Atotxatik Bretxara. Karro handia izaten zen, fruta asko ekarri behar izaten baitzuten Hotel Londresekoei saltzeko.</p>