Eskolan nola ikasten zuten <p>Eskolara joatea ez zitzaion asko gustatzen; beldurra ematen zion arbelera ateratzeak. Urnietako eskolara joan zen. Maistra bat izan zuen, eta hilzorian zegoela, Juanita egon zen hura zaintzen. Maistra jatorra zen eta ondo irakasten zuen. Neskak eta mutilak denak batera ibiltzen ziren eskolan. Dotrina oso ondo ikasi behar izaten zuten. Katona erabiltzen zuten ikasteko. Arbelean idazteko klarion zuria erabiltzen zuten. Euskaraz ikasten zuten. Maistra euskalduna zen.</p>

Eskolan nola ikasten zuten
2012-12-31
Juanita Garmendia Arrieta
- ahotsak.eus