Maria Josefa Atxaga Fernandez
Urnieta (Gipuzkoa) (1926-2012)
Biografia
Urnietako Azkarate baserrian jaio zen eta hamar hilabete zituenean Etzabal baserrira aldatu ziren gurasoak familiarekin. Bertan bizi izan Agerre baserrira ezkondu zen arte. Hernanin ere bizitu ziren hamahiru hilabetez, beste familia batekin batera sukaldea elkarbanatuz. Handik berehala itzuli ziren, ordea, Urnietara eta Zelai alden jarri ziren bizitzen. Kalearekin hartu-eman handia izanagatik, baserriarekin lotura handiagoa izan zuten beti. Bere kontura, sendabelarrak erabiltzen ere ikasi zuen eta hainbat gaixotasunen erremedio eske joan izan zaizkio inguruko asko.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URN-025 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute