Isidoro Mujika Treku

Urnieta (Gipuzkoa) (1922)

Biografia

Urnietako Oztaran auzoko Otzataegi baserrian jaio zen 1922an. 6 urterekin eskolan hasi zen eta 3 komunio egin zituen. Dotrina euskaraz ematen zuten, euskaltzalea zen apaiz bati esker. 11 senide ziren baina bat txikitan hil zen. Guztira 9 anaia eta 2 arreba ziren. Otzataegin (Otsategin) maizter ziren; errenta ordaintzeko, urteroko eguberri egunerako txekor bat eta oilo batzuk propio gordeta izaten zituzten. Lan askotan ibilia da: morroi zenbait etxetan eta Ziordiako artzain bati laguntzen (harekin ikasi omen zuen gaztelera), gerraren ondorioz txikitutako baserri bat berreraikitzen peoi, bonba fabrikan tornuan zebiltzanei piezak eskura ematen, okindegi batean Donostian, esne-banatzen Donostian (hortik hasi zen Gurelesaren sorreran egon ziren gutxitako bat izango da bera), eta azkenik, beraiek ireki zuten denda batean, Urnietan bertan.

Zintak

KodeaDataProiektua
URN-037 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Doroteo Mujikak euskarazko doktrinaren alde egindakoak Bideoaren ikonoa
2 Teresa Amuategi emagin estimatua Bideoaren ikonoa
3 Errenta ordaintzeko modua lehen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Baserriko lanak eta jeneroa Bideoaren ikonoa
5 Lurra lantzeko tresnak Bideoaren ikonoa
6 Lurra biratzeko, laia Bideoaren ikonoa
7 "Rastra" sistema Bideoaren ikonoa
8 Besabea Bideoaren ikonoa
9 Lau hortzeko besabea Bideoaren ikonoa
10 Hondarrezko baratzeak Bideoaren ikonoa
11 Simaur motak eta haien onurak Bideoaren ikonoa
12 Artzainarekin, erdara nahitaez ikasi behar Bideoaren ikonoa
13 Erdaraz ikasi izanagatik eragindako harridura Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 Erdara ikastearen poza Bideoaren ikonoa
15 Senideak gerran edo gaixo, eta bera etxera Bideoaren ikonoa
16 Etxeak egiteko harria Bideoaren ikonoa
17 Lanean jai eta beste lan bat bilatu Bideoaren ikonoa
18 Morroi ez, tornulari izateko nahia Bideoaren ikonoa
19 Okin izateko ikasteko leku bila Bideoaren ikonoa
20 Lasarteko lurren historia Bideoaren ikonoa
21 Mundua ikusteko gogoarekin, beste lan batzuen bila Bideoaren ikonoa
22 Esnea saltzea ogibide bihurtu zitzaionekoa Bideoaren ikonoa
23 Esnea saltzen batetik bestera, ikuskatzailea etorri zitzaion arte Bideoaren ikonoa
24 Esnea pasteurizatzeko legearen ostean, Gurelesa sortu Bideoaren ikonoa
25 Gurelesaren lehenengo fabrika Bideoaren ikonoa
26 Esne-zentrala eraikitzeko gorabeherak Bideoaren ikonoa
27 Gurelesaren hasierako giro zaila Bideoaren ikonoa
28 Gurelesatik "Autoservicio Mujika"ra Bideoaren ikonoa
29 Bonba-fabrikako lanak Bideoaren ikonoa
30 Tornulari izateko nahia piztu zitzaionekoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia