Urepel hustua eta triste gaur egun Hustuta eta triste ikusten du gaurko Urepel. Lehen oso herri alaia zen, jende anitz zen, baina orain ez da ia inor ikusten. Ume anitz zen garai hartan. Eskolak beteak ziren, 90 bat ikasle izango omen ziren. Etxe bakoitzean ume pila izaten zen. Elkarrizketagileak esaten dio dozena bat besterik ez direla gaur egun. "Ze mixeria, pena ematen du" erantzun du Xelestinek.