Larre motzean hazitakoak aiseago darama sufrimenduaEa anaiek Ameriketan artzain lanean aunitz sufritu zuten galdetuta, dio ez zirela horretaz mintzatzen. Dena dela, etxean zaildutakoak, larre motzean hazitakoak zirela eta horrela aiseago eramaten dela sufrimendua. Bizimodua nekezagoa zen orduan orain baino. Baina gabeziara ohitzen bazara gehiago estimatzen dituzu gauzak gero.