Urepeletik Aldudera eta Aldudetik Urepelera 1949an ezkondu zen. Orduan utzi zuen ostatua. Gero, Urepeleko beste etxe batean bizi izan zen lehendabizi eta Aldudera joan ziren gero bizitzera. Fruta-denda bat izan zuen han hainbat urtez. Erretreta hartuta, Urepelen etxea erosi eta jaioterrira itzuli ziren. Eskalaponeia etxeak izena, agian eskalapoinak egiten zirelako noizbait.