Festen laugarren eguna, onena <p>Musika, festa eta kalapita izaten zen festen laugarren egunean. Arratsaldean, lehenik pilota partida eta haren ondotik dantzaldia. Pilota amaitu eta berehala hasten zen dantza. Gauerdirako edo finitzen zen. Zikiro-janak egiten ziren zenbait igandez, baina ez festetan. Akordeoia eta klarinetea izaten ziren musika tresnak. "Pentze Txikia" esaten zioten goragunean kokatzen ziren musikariak.</p>