Urepel, izigarri herri alaia <p>Herri alaia zen Urepel. Igande oroz jendea kantuz aritzen zen. Ez zen autorik, eta jende guztia herrian geratzen zen. Lanerako orduan ere, belarra ontzeko aroan, esaterako, jendea elkarrengana biltzen zen. Herriko festak lau egun irauten zuten. Laugarrena zoragarria zen, Aldudear guztiak jiten baitziren. Gazteek antolatzen zituzten festak.</p>