Xelextin, 'Xalbador' bertsolariaren laguna eta adinkidea <p>Xelextinen etxea oso alaia zen. Dantzaldia egiten zen ostatuan igande arratsaldetan diskogailua ipinita. Gazte talde bat elkartu eta dantzan. Fernando Aire <em>Xalbador</em> bertsolaria ere ibiltzen zen eurekin dantzan. Xelextin baino urtebete gazteagoa zen. Ez zen edalea. Maite zuen kantuz eta koplaka aritzea. Batzuetan isiltzeko erran behar izaten zioten, aseta zeudenean. Mattin eta biak kantatu ohi zuten festetan.</p>