Neskak pilotan, nahiz eta apaizari ez gustatu Herriko festak nolakoak ziren kontatzen du. "Izugarri alegeraiak" omen ziren. Pilotan egitea asko gustatzen zitzaion. Bi anaia gazteagoekin jokatzen zuen. Pilotari asko eta onak ziren herrian. Igande goizez desafioak jokatzen ziren elkarren artean. Arratsaldean neskek jokatzen zuten. Erretoreak errieta egiten zien, mutikoak ematen zutela eta horrelakoak erranez. Eta dantzan egitea, berriz, izugarrizko bekatua zen. Predikuak eta guzti egiten zituen.