Miaketak eta salaketak Ez zen festa berezirik egin Urepelen alemanak joan zirenean. Herriko jendea gorde egin ohi zen etxean alemanak sumatzean eta ez zuten haiekin ia traturik; beraiek gehiago, ostatua zutelako. Zenbait miaketa egin zituzten. Alemanek informazioa izaten zuten, salaketa bidez lortua, ziur asko. Gerla amaitu zenean, behialako normaltasunera itzuli ziren berehala.