"Behin hasi ezkeroz ez zira gelditzen ahal, behar duzu segitu" Erresistentak ziren Zinkoenekoak. "Beharko" dio, "behin hasi ezkeroz ez zira gelditzen ahal, behar duzu segitu hondar artio". Salaketan beldur omen ziren aitzinean dabiltzanak. Ez zen salaketarik gertatu baina horren beldur bizi ziren eta segurtasun neurri guztiak hartzen zituzten. Alemanak tronpatzen zituzten, baina bertako jendearekin ezin jakin. Aitak ez zekien zertan zebiltzan seme-alabak. Geroago ere ez zioten kontatu.